Erronkarekin bat egin duten enpresak
Lagun iezaguzu bularreko minbiziaren aurkako tratamendu berria garatzen
€
lortuak
€
2019 ERRONKA
NAN% eskuratuta

Lehenik eta behin, eskerrik asko zure interesagatik. Zu hemen testu hau irakurtzen egoteak zure konpromisoa eta laguntzeko nahia erakusten digu. Ziur aski gertutik ezagutuko duzu gaixotasun hau. Izan ere, nork ez du lagun edo senitartekoren bat minbiziarekin?
Zoritxarrez, gai honek gertutik ukitzen gaitu guztioi, eta geure buruari honako galdera egiten diogu: Zer egin dezakegu? Nola lagundu dezakegu? Ikerketa onkologikoa da gaixotasuna geldiarazteko aukera bakarra.
Hori dela eta, 2019 AECC Gipuzkoa Erronka jarri dugu martxan: bularreko minbiziarentzako immunoterapia proiektu bat finantzatzeko 160.000 euro biltzeko erronka, alegia. Nafarroako Klinika Unibertsitarioko Ignacio Melero doktoreak zuzentzen duen ikerketa azken fasean dago eta, epe erdira, Onkologikora iristea aurreikusten da, Gipuzkoako pazienteen mesederako.
Zure ekarpena garrantzitsua da
Zure konpromisoan aurrera pauso bat eman eta dohaintza egingo bazenu, asko eskertuko genizuke. Hainbat modutan egin dezakezu:
PARTIKULARRA
Dohaintza partikularra egin nahi dut
Erronka diruz lagundu dezakezu webgune honetako dohaintza-formularioaren bitartez, banku-transferentzia eginez edo Gipuzkoan zehar ditugun egoitzetara gerturatuz (Donostia, Irun, Eibar, Zarautz, Tolosa eta Zumarraga). Beste aukera asko daude: herentzia bidezko dohaintza, ezkontzetako oparietan gastatutako dirua erronka solidariora bideratzea edo erronka hau zabaltzen laguntzea.
ERAKUNDEA
Elkarte, klub edo erakunde bateko partaidea naiz eta lagundu nahi dut
Urtean zehar antolatzen dituzun jardueretan ateratako etekinak dohaintzan eman ditzakezu: bazkari solidarioak, partiduak eta bestelako kirol ekimenak, kontzertuak, ikuskizunak eta era guztietako egitasmo herrikoiak.
ENPRESA
Enpresa bat daukat eta laguntza eman nahi dut
Erronkan parte hartu dezakezu zure enpresaren erantzukizun sozial korporatiboko programaren bitartez.
Ikerketa
Diru-ekarpen guztiak ezinbestekoak dira bularreko minbiziaren aurkako ikerketa honi azken bultzada emateko. Izan ere, gaixo kopuru oso mugatuarekin 2019ko irailean hasiko ditu saiakuntza klinikoak 2015ean abiatu zen ikerketak. Nafarroako Klinika Unibertsitarioko Immunologia Zerbitzuko zuzendari Ignacio Melero doktoreak zuzendutako ikerketa honen saiakuntza klinikoak Onkologikora iristea espero da epe erdira, Gipuzkoako pazienteen mesederako.
Ikerketak sistema immuneko zelula konkretu batzuk indartzea du helburu: zelula gaiztoak suntsitzen dituztenak eta familiako pertsona baten zelulen transplantearen bidez lortzen direnak, alegia. Izan ere, senitartekoaren zelulek gaixoaren sistema immunea bizkortzen dute.
Gipuzkoan bularreko minbizia duten emakumeen biziraupen-indizea gora doa eta egun, hamar emakumetik bederatzi sendatzen dira. Hala ere, bost kasutik batean zelula gaiztoak oso azkar zabaltzen dira eta, hain zuzen ere, ikerketa honek kasu horiek ditu aztergai: normalean metastasia eragiten duten oso bularreko minbizia erasokorra duten emakumeen minbizia kasuak. HER-2 positiboa da bularreko minbizia agresibo horietako bat, kasuen herenean hazi eta gorputzean zehar zabaltzen den minbizia.

Dantza-pausoak minbiziaren ikerketaren alde
Sureuskadi, minbiziaren ikerketa sustatzen
AECC Gipuzkoak 2019rako finkatutako erronka lortu du: 160.000 euroak gainditu ditu
Erronka zure lanean, elkartean, klubean, herrian… zabaltzen lagunduko al diguzu?