Dohaintza egin

1.607€ BILDUTA

28 de urria de 2019

AECC GIPUZKOA, Minbiziaren aurkako Elkartea kalera aterako da azaroaren 2an, larunbatean, funtsak biltzeko ikerkuntza onkologikoan duen erronka aurrera atera ahal izateko. Elkartasun-ekintza hori goizeko 10:00tatik 13:00ak arte egingo da, Odolki lehiaketaren inguruan egingo den azokan. Bertan, hogei bat boluntario izango dira mahaiak montatu eta diru-bilketaz arduratuko direnak. Ostegunean berri, Olaberrian dagoen Carrefour Goierru gunean egongo dira mahai batekin arratsaldean.

Egun horretan bildutako dirua AECC Gipuzkoa 2019 Erronkara bideratuko da. Bularreko minbizian oinarritutako immunoterapiari buruzko proiektuan inbertitzeko 160.000 euro biltzeko helburua du erronka horrek. Erronka Melero doktoreak zuzentzun du Nafarroako Unibertsitate Klinikan . Dagoeneko 100.000 euro baino gehiago lortu diren arren, hiru hilabete baino gutxiago faltan azken bultzada eman nahi zaio erronkari. Lagundu nahi izanez gero internet bidez egiteko aukera ere izango da. www.retoaeccgipuzko.com web gunean.

Urola Garaia eta Goierriko batzarreko boluntaria den Isabel Zaballosen hitzetan Beasaingo auzokideek, beti erantzun bikaina ematen dute gaixotasunaren aurrean eta elkartasuna handia adierazten dute ikerkuntza onkologikoarekin.

AECC Minbiziaren Aurka Gipuzkoako Elkartearen Goierri eta Urola Garaiko egoitza Zumarragan, Iparragirre kaleko 1. zenbakian kokatuta dago.

 

Erronkarekin bat egin duten enpresak

Share This