Dohaintza egin

7.143€ BILDUTA

10 de ekaina de 2019

Pasa den maiatzaren 16an urteroko diru-eskaera burutu zen Tolosan eta, herritarren elkartasunari esker, 7.143,37 euro bildu ziren. Udalerriko puntu ezberdinetan 8 mahai jarri ziren: Triangulo, Musika eskola, San Francisco, Nafarroa etorbidea, Nafarroa zubia, Iurre auzoa, Plaza Verdura, Larramendi auzoa, eta etekinak bularreko minbiziari aurre egiteko tratamendu berria finantzatzera bideratu ziren. AECC Tolosaldeko delegazioak duela 9 urte du egoitza herrian, Emeterio Arrese kalean. Egun, elkarteak 588 bazkide ditu eskualdean, horietatik 264 Tolosan, eta 152 boluntario. Iaz, AECC Gipuzkoak 57 pertsonei doako arreta eskaini zien Tolosako egoitzan, pazienteei eta senitartekoei. Laguntza psikologikoa eta gizarte konpainia eman zitzaien 14 senideei, 26 gaixoei eta tabakoa utzi nahi zuten 17 erretzaileei. Bestalde, logopedia zerbitzua ere eskaintzen da eta 8 pertsonek hartzen dute parte astean bitan.

Erronkarekin bat egin duten enpresak

Share This