Dohaintza egin

5.000€ BILDUTA

31 de urria de 2019

Gipuzkoako Erreka kooperatibak AECC Gipuzkoari 5.000 euroko ekarpen solidarioa egitea erabaki du 2019 honetarako ezarritako erronkaren parte den ikerketa-proiektua garatzeko. Zenbateko hori, zehazki aurten partikularrak, erakundeak eta enpresak bularreko minbiziaren tratamendu berria, immunoterapian oinarritutakoa, ikertzeko bideratzen ari diren diruari gehitu behar zaio. Batez ere pentsatu den ideia honako hau da: proiektuaren datozen faseetan, Donostiako Onkologikoak proba esperimentalak egin ahal izatea Nafarroako Unibertsitatea Klinikako Ignacio Melero doktorea buru den terapia honetako fase pilotuaren baitan.

Erreka kooperatiba (Matz-Erreka gisa ere ezaguna) Mondragon taldean dago. 450 langile baino gehiago dituen enpresak 3 dibisio ditu guztira: automobilgintza sektorerako plastiko injekzioa, sarbide automatikoak eta finkapen elementuak.

Zehazki, Bularreko Minbiziaren Munduko Egunaren testuinguruan, Erreka enpresa AECC GIPUZKOArekin elkarlanean aritu zen sentsibilizazio-ekimena martxan jartzen. Paziente baten testigantza eraman zuten lurraldeko laneko zentro desberdinetara. Joan den urriaren 11n, Alaitzek, 45 urteko Eibarko bizilagunak, egun prozesu onkologikoan dabilenak, Bergara eta Antzuolako Errekako langileei aipatu zien aldizkako azterketek zer nolako garrantzia duten atzemate goiztiarrerako. Horrez gain, autoesploraziorako oinarrizko jarraibideak ere eman zituen pertsonak bere gorputzean anomaliaren bat topatu ahal izateko. Alaitzen testigantza Miriam Márquezek eskainitako aholkuez lagunduta egon zen.

Miriam Márquez Debabarreneko AECC Gipuzkoako egoitzako (Ardatza kalea 11, Eibar) prebentzio arloko psikologoa eta arduraduna da. Errekak erraztasun guztiak ipini zituen hiru lantegietako langileek lana minutu batzuetan gelditu eta urriaren 19ko “Egin bat arrosarekin” kanpaina dela eta,  Minbiziaren kontrako Elkarteak eskainitako testigantza eta hizketaldi txikia entzuteko. Beste enpresa batzuek, Herrekor, Danobat edo Soraluce-k esate baterako, jardueran parte hartu zuten. Lan- eta ekoizpen-eremuetan kontzientziazio-mezua eman nahi zaie gizonei eta emakumeei, eta horretarako, ohiko lanaldian denboraren zati bat erabiltzen eta partekatzen da.

 

Erronkarekin bat egin duten enpresak

Share This