Dohaintza egin

31 de urria de 2019

Joan den urriaren 9an, AECC Gipuzkoako boluntario talde bat (horien artean daude pazienteak eta familiartekoak) Iruñera joan zen Nafarroako Unibertsitateko Mediku Ikerketa Aplikatuko Zentroa bisitatzera. Han, bisitariek ikerlari taldearen lan-ildoak eta helburuak ezagutu ahal izan zituzten, baita immunoterapiak eskaintzen dituen aukera terapeutikoak ere.

Gainera, Melero doktorearekin zalantzak kontsultatzeko aukera ere izan zuten, proiektuan lagundu zien talde aberatsa ezagutu, eta tratamendu berria garatu den laborategia eta eraikineko gainerako instalazioak bisitatu ahal izan zituzten.

AECC Gipuzkoak erronka urte hasieran ezarri zuen: garapeneko azken fasean dagoen bularreko minbizirako immunoterapia-proiektuari azken bultzada emateko 160.000 euro biltzea.

Partikularren, elkarteen eta enpresen eskuzabaltasunari esker, 100.000 euro baino gehiago lortu dira; beraz, elkartea oso gustura dago herritarren lankidetzarekin, eta baikor agertu da 2019ko erronka gainditzeko aukeraren aurrean. “Edozein zenbatekok, txikia izanagatik ere, batu egiten du, 10, 20 edo 30 euroko dohaintza orok hurbiltzen gaitu minbiziaren aurkako tratamendu berria lortzeko gure helburura”. Hala berretsi dute AECC Gipuzkoatik.

 

 

 

Erronkarekin bat egin duten enpresak

Share This