Dohaintza egin

1.175€ BILDUTA

4 de abendua de 2019

Irungo Uranzu udal pilotalekuan joan den azaroaren 30ean indoor zikloaren maratoi solidarioa egin zen, Feelfitness-Livecycling elkarteak antolatuta. Guztira, 89 pertsonak hartu zuten parte ‘Ironcycling’ izeneko kirol jarduera solidarioan. Horri esker, inskripzioen bidez, 1.175 euro bildu ziren Ignacio Melero doktorea buru duen taldea Nafarroako Unibertsitate Klinikan ikertzen ari den immunoterapia-proiekturako. 50 bizikleta estatikoetan parte-hartzaileek hainbat modalitatetan izerditu zuten kamiseta; bat ordu eta erdikoa, beste bat bi ordu eta erdikoa eta, azkenik, aurreko denboren batura (4 ordu pedalei eraginez).

Feelfitness-Livecycling irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta hainbat diziplinatako kirol-zaleek osatzen dute. Fitnessari lotutako ekitaldiak antolatzen esperientzia handia du. Zehazki, 2015ean, indoor zikloaren ‘Ironcycling’ marka sustatzen hasi ziren. Aurreko urteetan jarduera honen bidez lortutako diru-bilketa honako erakunde hauetara bideratu zuen: Jara, Juneren Hegoak, Pausoka elkartea eta Aurreratu. Kasu honetan, elkarte horrek erabaki du inskripzioen dirua Minbiziaren aurkako AECC Gipuzkoa elkarteari ematea, Bidasoako egoitzaren hamargarren urteurrenean.

Erronkarekin bat egin duten enpresak

presumidas
josmil
sureuskadi
iner
implika
stylo
Share This