Dohaintza egin

2.680€ BILDUTA

8 de urria de 2019

AECC GIPUZKOA, Minbiziaren aurkako Elkartea kalera atera zen urriaren 4ean,ostiralean, funtsak biltzeko ikerkuntza onkologikoan duen erronka aurrera atera ahal izateko. Elkartasun-ekintza hori goizeko 09:00tatik 12:00ak arte egin zen, Legazpiko erdialdeko zazpi tokitan. Bi mahai Laubide auzoan kokatu ziren, beste bi Kale Nagusian eta gainontzekoak Plazaola, Patrizio Etxeberria eta Euskal Herria enparantzan.
Hogeita hamar boluntario inguru izan ziren mahaiak montatu eta diru-bilketaz arduratuko zirenak.

Egun horretan bildutako dirua AECC Gipuzkoa 2019 Erronkara bideratuko da. Bularreko minbizian oinarritutako immunoterapiari buruzko proiektuan inbertitzeko 160.000 euro biltzeko helburua du erronka horrek. Erronka Melero doktoreak zuzentzun du Nafarroako Unibertsitate Klinikan . Dagoeneko 100.000 euro baino gehiago lortu diren arren, hiru hilabete baino gutxiago faltan azken bultzada eman nahi zaio erronkari. Lagundu nahi izanez gero internet bidez egiteko aukera ere izango da. www.retoaeccgipuzko.com web gunean. Urola Garaia eta Goierriko batzarreko boluntaria eta presidenteordea den Maritxu Leonen hitzetan Legazpiko auzokideek, beti erantzun bikaina ematen dute gaixotasunaren aurrean eta elkartasuna handia adierazten dute ikerkuntza onkologikoarekin.

AECC Minbiziaren Aurka Gipuzkoako Elkartearen Goierri eta Urola Garaiko egoitza Zumarragan, Iparragirre kaleko 1. zenbakian kokatuta dago.

Erronkarekin bat egin duten enpresak

Share This