Dohaintza egin

755€ BILDUTA

20 de abendua de 2019

Abenduaren 7an, larunbatean, Mendaron diru-bilketa solidarioa egin zen, eta AECC Gipuzkoako boluntarioek 755,72 euro bildu zituzten itsulapikoetan. Aurten aurreko urtean baino ia berrehun euro gehiago bildu dira. Ekimena goizez egin zen egun horretan Inmaculada feria hartzen duen herriko enparantzan.

Carmen Larrañagak, AECC Gipuzkoako Debabarreneko Eskualde Batzarreko Mendaroko boluntarioak, adierazi zuen, beste behin ere, bizilagunen eta egun horretan azoka ikustera hurbiltzen direnen elkartasuna ageri geratu dela. “Beti dugu erantzun bikaina itsulapikoa eskuan ikusten digutenean, eta egun honek jendea gaixotasunarekin eta ikerketa onkologikoarekin oso sentsibilizatuta dagoela egiaztatzeko aukera ematen digu ere”, erantsi zuen Mendaroko boluntario honek.

Ekimen honetan jasotakoa ‘AECC GIPUZKOA 2019 ERRONKA’ proiekturako erabiliko da. Urte hasieran, minbiziaren aurkako elkarteak 160.000 euro lortzeko helburua ezarri zuen, Ignacio Melero doktoreak Nafarroako Unibertsitate Klinikan immunoterapiari buruz zuzentzen duen proiektuan inbertitzeko.

Erronkarekin bat egin duten enpresak

presumidas
josmil
sureuskadi
iner
implika
stylo
Share This