Dohaintza egin

1.428€ BILDUTA

14 de azaroa de 2019

Bidasoa Kirol Klubak AECC GIPUZKOAri eman dio Artalekun joan den urriaren 20ko Championseko partidan bildutako diru kopurua, Bularreko Minbiziaren kontrako Munduko Egunarekin lotuta. Lortutako kopurua 1.428 eurokoa da eta Gipuzkoako Minbiziaren kontrako elkarteak urtean zehar sustatzen duen ikerketa-proiektura bideratuko da. Zehazki, bularreko minbizian immunoterapiari buruzko proiektua da. Ignacio Melero doktorea da taldearen buru eta Nafarroako Unibertsitatea Klinikan ari da ikertzen.

Gurutz Aginagalde Eskubaloi Klubeko presidenteak eman dio gaur goizean bildutako diru kopuruaren  txeke sinbolikoa Gemma Landache AECC Gipuzkoako Bidasoako Batzordeko presidenteari. Landacheren hitzetan, “oso eskertuta gaude Bidasoa Kirol Klubaren eskuzabaltasunarengatik”; izan ere, “ekonomiaz harago, ikerketarako funtsak batzeko balioko duen arren, Artalekun egon ahal izatea, elkarterako hain nabarmen den jardunaldi batean, oso garrantzitsua da. Aurten hamargarren urteurrena ospatuko dugu”.

BIDASOA KIROL KLUBAK dohaintzan emandako kopuru horri egun horretan Artalekura gerturatu zirenek egin zituzten banakako dohaintzak gehitu behar zaizkie. Sarbide nagusiaren alboko standean ipinitako kutxan utzi zituzten. Kutxa horretan bildutakoa 480 eurora iritsi zen.

Lortutako kopurua elkarteak urtearen hasieran egin zuen crowfunding-eko erronkara batuko da; betiere, lortu nahi den tratamendura iristeko ikerketa-proiektu zehatz honek behar dituen 160.000 eurotara iristeko helburuarekin. 2019 honetan zehar,  funtsak lortzeko hainbat ekimen antolatu dira: Bidasoa Atletiko Taldeak antolatutako Milia Solidarioa, Klink eta Jostalluren otordu solidarioak, Urtzi Betirako kontzertua, diru-bilketa solidarioak Irunen eta Hondarribian, edo Uranzu frontoi berrituan azaroko azken asteburuan izango den kirol-ekimenetan (ironcicling/zumbathon/martxa).

Erronkarekin bat egin duten enpresak

Share This