Dohaintza egin

3.950€ BILDUTA

19 de abendua de 2019

Carlos Las Heras margolariaren omenezko ongintzako erakusketa baten bidez, AECC Gipuzkoako Bidasoa Batzordeak 3.950 euro bildu ditu ikerketa onkologikoaren mesedetan. Carlos Las Heras duela zortzi urte hil zen Irunen, minbizi baten ondorioz, eta orain bere familiak berrogeita hamar bat artelan Gipuzkoako Minbiziaren aurkako elkarteari ematea erabaki du. Erakusketa abenduaren 4tik 15era bitartean bisitatu ahal izan da elkartasun-ekimen honetarako prestatutako lokal batean, Irungo Argentina kaleko 8. zenbakian. Bertan, artistaren hemezortzi koadro eta bi grabatu saldu dira.

Decazevillen (Frantzia) jaio zen Carlos Las Heras, 1936an. Gaspar Montes Iturrioz maisuaren lehen marrazketa-ikasgaiak eta Ana Izura irakaslearen grabatu-teknikak jaso zituen. Bere karrera artistikoa 1972an hasi zen, Avilako Pintura Biurtekoan eta Gasteizko Plastika Biurtekoan egindako lehen erakusketekin.

Las Heras-ek Palmerako lantegiko lana eta pinturarekiko zaletasun nekaezina uztartzen zituen. Carlos Las Heras Sociedad Otzazki de Pintores del Bidasoa elkartearen bazkide sortzailea izan zen, Nestor Barrenetxea, Fernando Artola ‘Bordari’ eta Eduardo Díez Salaver lagun leialarekin batera, besteak beste. Bere bizitzako azken urteetan, Gipuzkoa osoan banakako erakusketen protagonista izan zen, baita Gasteiz, Zamora eta Madrilen ere.

Carlos Las Herasen oroimenez ongintzako erakusketa honetan jasotakoa AECC GIPUZKOA 2019 ERRONKArako, hau da, Ignacio Melero doktoreak Nafarroako Unibertsitateko Klinikan zuzentzen duen immunoterapiari buruzko proiekturako erabiliko da.

 

 

Erronkarekin bat egin duten enpresak

presumidas
josmil
sureuskadi
iner
implika
stylo
Share This