Dohaintza egin

851.10€ BILDUTA

5 de azaroa de 2019

Urretxuko Stylo Hair&Beauty ile-apaindegiak ere bat egin du AECC GIPUZKOAren Erronkaren kanpainarekin joan den urriaren 19ko Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Eguna dela eta. Eta aurreko urteetan egin zuen moduan, Aste Arrosa jarri du ostera ere martxan hainbat ekimen solidariorekin. Dirua AECC GIPUZKOAri eman dio dohaintzan Nafarroako Unibertsitateko Klinikan Melero doktorea garatzen ari den immunoterapiari buruzko ikerketa-proiekturako.

Batetik, Urretxuko ile-apaindegi honetan arrosa koloreko ile sortak ipini dizkie interesa agertu duten pertsona guztiei dohaintza egitearen truke. Eta biztanleria gazteena kontzientziatzeko, Gorane Domínguez, establezimenduko jabea, alabaren ikastetxera hurbildu da eta ehunka ile sorta ipini ditu ikasleen artean..

Bestalde, Stylo Hair-etik, arrosa koloreko 100 pultsera jarri dituzte salgai. 5 euro balio du bakoitzak. Zehazki, Mallorcako izebak bidali dizkion eskuz egindako pultserak dira. Denbora luzea darama mota honetako ekimenak sustatzen ikerketa onkologikoa babeste aldera. Gorane Domínguezen buruan Ángeles Gallego zegoen, bere familiaren Mallorcako laguna, bularreko minbizia duena. Pultseren salmentagatiko diru-bilketak 851,10 euroko kopurua lortu du.

Urretxuko ile-apaindegi honek bost urte daramatza ekintza solidarioak bultzatzen: pultseren salmenta edo arrosa koloreko cupcakeak, eta bularreko minbiziak kaltetutako pertsonei solidaritatea erakutsiz.

Aurten lortutako dirua Iruñeko CIMA ikerketa-zentrora bideratuko da. Bertan, Melero doktoreak zuzendutako taldeak azken ukituak eman dizkio zehazki, bularreko minbizian oinarritutako proiektuari tumore gaiztoei aurre egiteko tratamendu berria asmatzeko helburuarekin.

 

 

Erronkarekin bat egin duten enpresak

Share This